XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Darwinen ereduaren araberako aldatze-hautapenezko analogia biologikoan oinarritutako orientapen bat proposatzen du, zeinean moldaketa psikosozialaren balorapen konparatibo bat burutuko bait litzateke, adaptaketa horren patroien identifikapenari begira.

Aldi berean instituzioak, hala nola beraien jokaerazko moldeak, zeintzuen bidez adaptapen hau egingo bait litzateke, ikertzen ditu, gizartearen kide helgabekoarekiko erlazio eta tratu motak barne emanez, kulturazko patroiak besterenganatzeko helburuaz.

Wallace Wallacek (1967), sozialkuntzazko esperientziak beti nortasun helduari lotuak daudelaren funtsezko tesia zalantzan jarriko luke, ordurarte landuriko hipotesiaren konplexutasun gutiegi baten posibilitatea onartuz.

Modu berean, determinismo mekanizistaren eta determinismo probabilistaren artean bereizten du (Wallace,1962:750), nortasun eta kulturaren definizio kuasi-estatistiko bat laboratuz, non maiztasuna bi aspekturen osagaien elementu mugatzailean bihurtzen bait da, bai kulturaren eta bai pertsonaltasunaren ikasketan kontzeptu esentzial gisa, uniformetasun nozioaren orde jarriaz.